Skip to main content

BIZI KIROLA EUSKARAZ 2026

Kirol zirkuitoa adin guztietatko kirolzaleentzat, irailaren 19an.

Argitalpen data
Amaiera data
Edukiaren kategoriak

BIZI KIROLA EUSKARAZ EGUNAren 18. edizioa ospatuko dugu irailaren 19an.
Aurten larunbatean izango da, goizeko 10:30etatik eguerdiko 13:30etara,
Artunduagako kiroldegian.

Kirol zirkuitu bat da, kirol froga ezberdinez osatuta (aikido, atletismoa, eskubaloia, esku-pilota, futbola, halterofilia, saskibaloia…), 6 urtetik gorako kirolzaleei zuzenduta, non herriko kirol elkartek hartuko dute parte. Parte hartzeko ezinbestekoa da euskaraz aritzea, izan ere, ekintza honen helburua da kirola eta euskara uztartzea, eta ahoz aho erabiltzea, Basaurin badugu aukera eta!

Parte hartzeagatik opari zuzenak izango dituzue. Gainera, 5 sari zozkatuko ditugu
guztien artean:

-    10 lagunentzako bonua Udal Kiroldegiko igerilekuan ordubetez jolasteko (begiraleekin) eta kafetegian meriendatzeko
-    Ordubeteko alokairua, Udal Kiroldegian
-    4 sarrera Social Antzokian euskarazko ikuskizun batera joateko
-    4 sarrera Social Antzokian zinemara joateko
-    25 euroko bonua euskarazko produktuak erosteko Basauriko dendetan.

Bizi kirola euskaraz 2026
 

Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram