Skip to main content

Euskaraz barra-barra Basaurira iritsi da

Argitalpen data
Edukiaren kategoriak
Euskaraz barra barra

Basaurira iritsi da Eusko Jaurlaritzak abian jarritako Euskaraz barra-barra proiektua. Bereizgarri bat da, eta programa honi atxikitako establezimendu guztietan euskara une oro ulertzen duten langileen presentzia bermatzen dela ziurtatzen du. Bezeroak euskaraz jo ahal izango du haiengana, inolako hizkuntza-oztoporik gabe.

Ekimen honetan parte hartzeko, baldintza hauek bete beharko dituzu:

  • Une oro bermatu behar zaio bezeroari euskara erabiltzeko aukera.

  • Erakusleihoan pegatina jarrita egon behar da.

  • Aldaketarik izanez gero, lehenbailehen jakinaraziko diot Udalari.

Zabalik dago Euskaraz barra-barra bereizgarria lortzeko izena emateko epea. Hizkuntza-bermearen ziurtagiri hau erabili nahi duten establezimenduek eskabidea egin dezakete, telefonoz 944666312 zenbakira deituta,  edo posta elektronikoz euskara@basauri.eus helbidean.

Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram