Skip to main content

“Festibas” jaialdiaren hamabigarren edizioa

18:30etik aurrera, Basauriko Mojaparte plazan.

Argitalpen data
Amaiera data
Edukiaren kategoriak

Aurrerabeire, Emme eta Sua talde basauriarrak izango dira aurtengo musika zikloan, urriaren 12an (astelehena), Basauriko Mojaparte plazan, San Fausto jaien ospakizunekin bat eginez. “Festibas” jaialdiak helburu du herriko bandei zuzenean jotzeko aukera ematea, formatu profesionalean, eta proiektu bakoitza ikusleen aurrean sustatzea jai-giroan. Jaialdia ZirtZart Basaurik antolatzen du (Basauriko Udalaren Gazte Zerbitzuak).

Kontzertua arratsaldeko 18:30ean hasiko da, eta talde bakoitzak 45 minutu izango ditu oholtzan aritzeko

  • Aurrerabeire: 2024an sortu zen, hiru kiderekin, batxilergoko 2. mailako graduazio-ekitaldian jo ostean. Musika egiterakoan, generoa ez zaie asko axola; ez, behintzat, ondo pasatzea bezain beste. Ezin da zalantzan jarri rock talde bat direla -instrumentuak kontuan hartuta-, baina egiten duten musika ez dakite oso ondo non kokatu.

  • Emme: bost musikarik osatutako pop-rock banda da. Taldearen abestiak gaztelaniaz konposatu eta interpretatzen dituzte, Marea eta Extremoduroren doinu zitaletatik hasi eta Fito & Fitipaldis edo La Fugaren sentsibilitateraino. 8 hilabeteko ibilbidearen ondoren, taldekide bakoitzaren eskarmentu indibiduala eta soinu propio eta ongi zehaztua uztartzen dituzte.

  • Sua: ZirtZart-ek, Musicologyrekin batera, antolatutakoMusika Taldeak Eratzea” programatik sortutako banda da. Taldekideek urte pare bat daramate elkarrekin jotzen, eta beren kabuz jarraitu dute entseatzen. Bandaren errepertorioak askotariko estiloak biltzen ditu, egungo euskal taldeen baladetatik hasita metal klasikoetaraino. Gaur egun, beren nortasun musikalaren bila eta beren lehen abesti propioak konposatzen ari dira.

ZirtZart Basaurik 9 inskripzio jaso ditu zuzeneko musika-jaialdian parte hartzeko, eta, horien artetik, hiru aukeratu dituzte kartela osatzeko.

Informazio gehiago, hemen:

Basauriko Udala · ZirtZart Basauri, Gazte Bulegoa

Tel.: 944 666 430 / 634 984 615

zirtzart@basauri.eus

http://zirtzart.basauri.eus/

Irudia
Festibas 2026
Fitxategi
Kartela (pdf) (186.72 KB)
Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram