"Festibas" musika banden jaialdiaren hamabigarren edizioa urriaren 12an izango da, San Faustoekin bat eginik
"Festibas" banden jaialdia antolatu du ZirtZart Basaurik, Basauriko Udalaren gazteria-programa integralak udalerriko musika-bandei eta Basozelai Gizarte Etxeko entsegu-lokalen erabiltzaileei eskainitako jardunaldia da "Festibas".
Urriaren 12an (astelehena) izango da hitzordua, Basaurin, San Fausto jaien ospakizunekin batera. "Festibas"en xedea da zuzenean jotzeko aukera ematea herriko musika taldeei, eta ikusleen aurrean bultzatzea proiektu bakoitza, jai-giroan.
Jaialdian parte hartu nahi duten taldeek uztailaren 20tik irailaren 4ra eman beharko dute izena. Horretarako, antolatzaileek eskatutako agiriak aurkeztu, eta ezarritako gutxieneko baldintzak bete beharko dituzte; besteak beste, taldeko kide bat, gutxienez, Basaurin bizitzea, edota azken hiru ikasturteotan (2023-2026) Basozelai Gizarte Etxeko entsegu-lokaletan aritu izana, eta taldeko kideak 12 urtetik gorakoak izan behar dute.
www.basauri.eus udal webgunean eta zirtzart.basauri.eus atarian daude dokumentazio guztia eta oinarriak.
Informazio gehiago hemen:
Basauriko Udala – ZirtZart Basauri Gazte Bulegoa
Tel.: 944 666 400 / 634 984 615
Helbide elektronikoa: zirtzart@basauri.eus
Webgunea: https://zirtzart.basauri.eus/eu/
Sare sozialak:
Facebook: facebook.com/zirtzartbasauri
Twitter: @zirtzartbasauri
Instagram: zirtzartbasauri
