Skip to main content

«Gaztegune Ibiltaria» programak ZirtZart Basauriren zerbitzua udalerriko beste auzo batzuetara hurbilduko du

Argitalpen data
Edukiaren kategoriak
Gaztegune ibiltaria

Basauriko Udalak, ZirtZart gazteria zerbitzuaren bitartez eta Kultur Basaurirekin lankidetzan, 12 eta 17 urte bitarteko Basauriko gazteei «Gaztegune» zerbitzua hurbilduko die San Migel (Taberna Nagusia), Basozelai (Basozelaiko Gizarte Etxea), El Calero (Kareagako Gizarte Etxea) eta Ariz (Ariz Dorretxea) auzoetara.
 

Irailaren 21etik aurrera, San Migeleko auzotik hasita, «Gaztegune Ibiltaria» programari hasiera emango zaio. Programa horrek seihileko bakoitzean ildo tematiko bati eutsiko dio, euskaraz emandako hainbat tailerren bidez. Jarduerak edo tailerrak larunbat goizetan aurrera eramango dira, 11:00etatik 13:00etara, eta aipatutako auzoetan txandakatuko dira.
 

Lehenengo blokerako aukeratutako gaia «Misterioa Basaurin» da. Hainbat esperimentu, escape room, logika- eta ikerketa-jokoak, zuzeneko kluedoa... izango ditu.  Amaiera, 2025eko apirilaren 5ean egingo dugu elkarrekin jarduera bat eginez Autonomia kaleko 5 zenbakiko lokalean.
 

Parte hartzeko beharrezkoa izango da ZirtZart Basauri zerbitzuko bazkidea izatea eta jardueraren aurreko 10 egunetan izena ematea, ostiraleko 14:00ak baino lehen. Plazak mugatuak izango dira eta lehentasuna izango dute aurretik Gaztegune Ibiltariaren jardueraren batean parte hartu dutenek. Plazak gaindituz gero, zozketa egingo da.
 

Gazteek ZirtZart webgunearen bidez programatutako edozein jardueratan eman ahal izango dute izena, baita aurrez aurre ere Autonomia 3ko Gazte Informazio Bulegoan. Harrera ordutegia: astelehenetik ostegunera: 10:00-19:00 eta ostiraletan: 09:00-17:00.

Fitxategi
Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram