Skip to main content

Gidabaimenak euskaraz

Argitalpen data
Edukiaren kategoriak
Gidabaimena euskaraz 2024

Euskaraz ikasi duten gazteek gidabaimenak euskaraz prestatzeko aukera dutelako herriko autoeskoletan,  diru-laguntzak eta sariak ematen dizkiegu azterketa teorikoa euskaraz gainditu dutenei.

Basaurin erroldatutako gaztea bazara (17-23 urte bitartekoa) eta azterketa teorikoa euskaraz gainditu baduzu, matrikularen kostua itzuliko dizu Basauriko Udalak (gehienez 300 €). Horrez gain, Horrez gain, 100 €ko erregai-txartelen eta bi ziklomotor elektrikoen zozketan parte hartuko duzu.

Basauriko autoeskoletan azterketak prestatzeko materiala, testak eta liburuxkak euskaraz eskuragarri daude gidabaimen guzti-guztiak prestatzeko.

Informazio gehiago: Basauriko Udaleko euskara zerbitzuan (944666312, euskara@basauri.eus) eta autoeskoletan (A8 autoeskola, Irrintzi autoeskola eta Mikel autoeskola). Sartu eta galdetu.

Irudia
Gidabaimena euskaraz 2026
Fitxategi
Fitxategi
Diptikoa (pdf) (5.95 MB)
Fitxategi
Kartela (pdf) (5.05 MB)
Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram