Skip to main content

Hasierako onespena ematea AI-02 jarduketa integratuaren urbanizazio-proiektuari (Kareaga Goikoa 9, 11, 13 kaleko zkak.) Basauriko HAPOkoak

Alegazioak aurkezteko epea: martxoaren 23ra arte.

Argitalpen data
Amaiera data
Edukiaren kategoriak

Basauriko Alkateak, 2026.eko otsailaren 11n, 572/2026 Dekretua eman du Basauriko HAPOren AI-02 jarduketa integratuari buruzko urbanizazio-proiektuari dagokionez, eta honako hau xedatzen du:

Lehenengoa: Basauriko AI 02 (Kareaga Goikoa 9, 11 13 kaleko zkak.) jarduketa integratuari buruzko urbanizazio-proiektuari hasierako onespena ematea ebazpen honen azalpen-zatian jasotako baldintzetan; Leziaga 1995 Construcciones SL (B 01463686) enpresak aurkeztu du proiektua.

Bigarrena: Urbanizazio-Proiektua jendaurrean jartzea hogei egunez, Bizkaiko Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean iragarkia jarriz eta egunkari batean argitaratuz, egoki iritzitako alegazioak eta iradokizunak aurkez daitezen. Interesdunen eskura dago, halaber, Udalaren egoitza elektronikoan [https://https://www.basauri.eus].

Hirugarrena: Interesdunei honen edukia jakinaraztea.

Fitxategi
Fitxategi
Planoak (pdf) (6.97 MB)
Fitxategi
Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram