Skip to main content

Hasierako onespena ematea HAPOaren barruko AI-02 jarduketa integraturako hirigintzako jarduketa-programari

Alegazioak aurkezteko epea: 2024ko urtarrilaren 3ra arte.

Argitalpen data
Amaiera data

Alkateak, azaroaren 17ko 4001/2023 Dekretuaren bidez, hasierako onespena eman zion Basauriko HAPOaren barruko AI-02 jarduketa integraturako hirigintzako jarduketa-programari. Dekretu horrek zera xedatzen du:

LEHENENGOA. Hasierako onespena ematea Basauriko HAPOaren barruko AI-02 jarduketa integraturako hirigintzako jarduketa-programari.

BIGARRENA. Horri buruzko iragarkia jartzea Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, eta hogei eguneko epea ezartzea, egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izateko Era berean, informazioa interesdunen esku jartzea Udalaren egoitza elektronikoan.

HIRUGARRENA. Jarduketak eragindako ondasun eta eskubideen titularrei jakinaraztea, ezarritako epean zehar egoki iritzitako alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten.

Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram