Skip to main content

Jabari Publikoa Okupatzeagatiko Tasen Erroldak onartzea eta kobratzea

Alegazioak aurkezteko epea, 2024ko otsailaren 28ra arte.

Argitalpen data
Amaiera data
Edukiaren kategoriak

Zenbait udal tasari dagozkion ordainarrazpenen erroldak onetsi dituzte 2024ko urtarrilaren 18ko alkatetza dekretuen bitartez, hain zuzen ere, honako hauei dagozkienak: Ibilgailuak Garajeetara espaloian zehar sartzeko udal jabari Publikoaren okupazioagatiko Tasa; Aparkaleku-Erreserbarena; Taxi-Geltokiko Aparkaleku-erreserbarena; Bide Publikoa Okupatzearena (Terrazak) eta Publizitate-hesiengatiko hirigintza-lizentziagatiko Tasa.

Jendaurreko egiten da hori, Zergaren gaineko Foru Arau Orokorreko 100.3 artikuluan aurreikusitakoa betetzeko, eta horren arabera hamabost eguneko epea irekitzen da; epe hori bestalde, iragarki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo biharamunean, hasiko da kontatzen; modu horretan, interesatuek dosierra aztertu eta egoki iritzitako erreklamazioak egiteko aukera izan dezaten; espedienteari dagokionez esan, hori, Udal honetako Zergen Kudeaketa eta Ikuskaritzako Departamenduan, egongo dela.

Halaber, Zerga Bilketarako Foru erregelamenduaren 15. artikuluan eta hurrengoetan erabakita dagoenaren arabera, ondorengo zergak ordaintzera beharturik dauden zergadunak jakinean jartzen ditugu, hots, Ibilgailuak Garajeetara espaloian zehar sartzeko udal jabari Publikoaren okupazioagatiko Tasa; Aparkaleku-Erreserbarena; Taxi-Geltokiko Aparkaleku-erreserbarena; Bide Publikoa Okupatzearena (Terrazak) eta Publizitate-hesiengatiko hirigintza-lizentziagatiko Tasa, ezen 2024ko ekitaldiko Erroldari dagokion kobrantza, borondatezko epean, hurrengo era horretan egingo dela:

Ordaintzeko epea: 2024ko martxoaren 1etik maiatzaren 2ra arte, biak barne. Helbideratutako ordainagiriak kontuan kargatzea: 2024ko maiatzaren 2an.

Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram