Kareaga Goikoa 1, 3, 5 eta 7ko etxebizitzak eraisteko lizitazio-prozesua
Kareaga Goikoa 1, 3, 5 eta 7ko etxebizitzak eraisteko kontratua adjudikatzeko lizitazio-prozesua hasi du Basauriko Udalak (aurri-adierazpena jaso zuten eraikinok, sutea jasan eta gero). Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 470.537 euro da, eta, lanak egiteko epea, 2 hilabete.
Udalaz kanpoko ingeniaritza-enpresa batek egindako (eta Udal Zerbitzu Teknikoek ontzat emandako) txosten teknikoak ondorioztatu zuen 2025eko urtarrilean Kareaga Goikoa 5ean izandako sutearen eraginez, atari horretako zein 1, 3 eta 7ko etxebizitzetan «bat-bateko kolapso-arriskua» dagoela, eta, beraz, egin daitekeen gauza bakarra dela «aurri-adierazpenerako txostena izapidetzea». Aipatutako etxebizitza guztiak eraikuntza-lerro berean daude.
Higiezinen egoera hori izanda, txostenak aurreikusi zuen bideragarria zen esku-hartze bakarra zela lau atariak eraistea. Etxebizitzak hutsik daude suteaz geroztik, eta debekatuta dago atarien ondoko espaloitik igarotzea. Eraistea jabeei dagokie, baina, eraikinen egoera ikusita, Basauriko Udalak, prebentzioari eta basauriarren interes orokorrari lotutako arrazoiak tarteko, eraikina eraitsiko du, subsidiarioki, eta, gero, kostua egotziko die jabeei.