Kultur Etxea - 2026ko irailetik abendura arteko erakusketak
Basauriko Kultur Etxeak 2026ko irailetik abendura arteko erakusketa zikloa aurkeztu du
Basauriko Udal Kultur Etxeak bere zentroetan programatutako erakusketen zikloa aurkeztu du. Proposamen anitza eta askotarikoa da, eta Kultur Etxeak sorkuntza artistikoarekin, herritarren parte-hartzearekin eta tokiko ondare artistikoa balioan jartzearekin duen konpromisoa islatzen du.
Erakusketak udalerriko zentroetan banatuta egongo dira –Arizko Dorretxea, Taberna Nagusia, Pozokoetxe Kultur Etxea eta Basozelai eta Kareaga gizarte etxeak–.
Erakusketa bakoitzaren datak eta kokapenak jasotzen dituen egitarau osoa Udal Kultur Etxearen webgunean eta zentroetan kontsulta daiteke.
Argibide gehiago:
Basauriko Kultur Etxea
Webgunea: https://kultur.basauri.eus/eu/
Sare sozialak:
Facebook: facebook.com/Kultur-Basauri
Twitter: @KulturBasauri
Instagram: @kulturbasauri
