Skip to main content

Kultur Etxeko lan-poltsen kudeaketarako Araudiaren behin-behineko onarpena

Erreklamazio edo alegazioak aurkezteko epea: azaroaren 24ra arte.

Argitalpen data
Amaiera data
Edukiaren kategoriak

Basauriko Udalbatzak, 2025eko irailaren 25ean egindako ohiko bilkuran, beste zenbait erabakiekin batera, hurrengo honi onespena eman zion:

— Behin-behinean onartzea Basauriko Udal Kultur Etxea Erakunde Autonomoaren lan-poltsen kudeaketarako araudia.

Erabaki hau jendaurrera eramango da, interesaturik leudekeenak espedientea aztertu eta egokitzat jo dezakeen erreklamazio edo alegazioak aurkez ditzan, iragarki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta ondorengo egunetik hasita hogeita hamar eguneko epean, Toki Araubideak arautzen duen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 49. artikuluaren arabera. Adierazitako epea betetakoan, Udalbatzak aurkeztutako erreklamazioak edo iradokizunak aztertu eta beharrezko liratekeen behin betiko erabakiak hartuko ditu. Adierazitako epe barruan erreklamaziorik aurkeztuko ez balitz, ordurarte behin-behineko erabaki hau, behin betikoa bilakatuko litzateke.

Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram