Mugikortasunaren Europako Astea
Irailaren 16tik 22ra Mugikortasunaren Europako Astea dela eta, Basauriko Udalak hainbat jarduera antolatu/sustatu ditu, doakoak eta herritar guztientzat irekiak. Parte hartzera animatzen zaitugu!
🗣️Irailak 16, asteazkena — Mahai-ingurua: «Mugikortasuna pertsona guztientzat». Basauriko Udalaren laguntzarekin antolatu du Jasangarritasun Kontseiluak.
Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoa | 18:00 | Sarrera doan,
Honako hauek parte hartuko dute:
• Isabel Prieto, Donostiako Udaleko Mugikortasun Ataleko burua.
• Ángel Anero, Bizkaiko Foru Aldundiko Mugikortasuneko zuzendari nagusia.
• Rosa Trinidad, Stop Violencia Vialeko lehendakaria.
• Ana Montalbán, Red de Ciudades que Caminan elkarteko koordinatzailea.
🎯 Irailak 18, ostirala — Yincana mugikortasun iraunkorrari buruz
Bizkotxalde parkea | 17:00etatik 19:00etara | Beharrezko izen-ematea.
Izena emateko basaurimovilidad@gmail.com helbidera idatzi edo 656 71 00 25 telefonora deitu
🚴 Irailak 20, igandea — Bizikleta martxa
Ariz Txirrindularitza Elkarteak antolatzen du, Basauriko Udalaren laguntzarekin.
• Irteera: Arizgoitiko plazan, 11:00etan
• Izen ematea egun berean: 10:00etatik aurrera, Arizgoitiko Plazan
• Aldez aurreko izen-ematea: irailaren 18an, ostirala, 18:30etik 20:30era, Arizgoitiko plazan (Bai Horixe tabernaren aurrean)
Erantsitako dokumentuetan kontsulta dezakezu informazio guztia
Zure zain gaude!