Skip to main content

Nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako, lehenbailehen hartu beharrekotzat jotzea

Bidasoa ibaiaren eta Karmelo Torreren 12-20 arteko irisgarritasuna hobetzea.

Argitalpen data
Edukiaren kategoriak

"Basaurin El Kalero eta Basozelai auzoen arteko irisgarritasuna hobetzeko obra osagarriak-Bidasoa ibaiaren eta Karmelo Torreren 12-20 arteko irisgarritasuna hobetzea" proiektuaren eraginpeko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekotzat jotzea, nahitaezko desjabetzea egiteko. Proiektua Basauriko udalerriko El Kalero eta Basozelai auzoetan kokatzen da

Basauriko Udalak, 2025eko urriaren 30ean egindako Osoko Bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

LEHENENGOA: "Basauriko El Kalero eta Basozelai auzoen arteko irisgarritasuna hobetzeko obra osagarriak – Bidasoa Ibaia eta Karmelo Torre 12-20 arteko irisgarritasuna hobetzeko proiektua" burutzeko okupatu behar diren ondasun eta eskubideen eta horien titularren behin betiko zerrenda argitaratzea, legez horren aurka jar daitezkeen errekurtsoak adierazita.

Irudia
Tabla en euskera

 

BIGARRENA: Basauriko Udalak, nahitaezko desjabetzea egiteko, aurreko puntuan zehaztu eta banakatutako ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu behar dituela deklaratzea.

HIRUGARRENA: Erabaki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, iragarki-oholean, Udalaren egoitza elektronikoan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta probintziako egunkari batean argitaratzeko agintzea, baita interesdunei banan-banan jakinaraztea ere.

LAUGARRENA: Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluarekin bat etorriz, okupazioaren aurretiko aktak egitea, eraginpeko ondasun eta eskubideen titularrak aipatuz.

BOSTGARRENA: Alkateari ahalmena ematea erabaki honen ondoriozko izapideak egin ditzan.

Ondasun eta eskubideen behin betiko zerrendaren eta lehenengo puntuan ezarritako titularren aurka, eta administrazio-bidean behin betikoa den erabakiaren aurka, BI HILABETEKO epean, jakinarazpen hau jasotzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZI ERREKURTSOA aurkeztu ahal izango da Bilboko Administrazioarekiko Auzietako dagokion Epaitegian.

Hala ere, nahi izanez gero, eta aurreko paragrafoan adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, BERRAZTERTZEKO ERREKURTSOA jarri ahal izango zaio orain jakinarazten den administrazio-egintza eman zuen organoari, HILABETEKO epean, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Berraztertzeko errekurtso hori ezetsitzat joko da administrazio-isiltasunez, baldin eta, errekurtsoa jarri zenetik hilabeteko epean, ebazpenaren berri ematen ez bazaio. Azken kasu horretan, jakinarazpen honen lehenengo paragrafoan aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko epea sei hilabetekoa izango da, ezespena administrazio-isiltasunez gertatu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram