33 talde eta bakarlari Hego Uribeko artistarik onenari sarira hautagai izango dira; 134, Bizkaia sarira; 52, Euskarazko talderik onenari; eta 16k, Eskarabilera saria jasotzeko aukera izango dute
Uztailaren 2an itxi zen Rockein-en 14. edizioan izena emateko epea. Musika-lehiaketa Euskal Autonomi Erkidego eta Nafarroako bakarlari eta taldeei zuzenduta dago eta Basauriko Udalak antolatzen du, Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren laguntzaz.
199 artistak eman dute izena, parte hartze berria ezarriz. Jasotako proposamenen artean 33 (2025ean, 30) Hego Uribe eskualdekoak dira (Basauri, Arrigorriaga, Etxebarri, Galdakao, Ugao-Miraballes, Usansolo edo Zaratamon erroldatutako kide bat, gutxienez). 134 proiektu Bizkaia Saria irabazteko hautagai izango dira (129, 2025ean); 52, euskarazko talderik onenari saria lortzeko (47, 2025ean); eta 16 (2025ean, 15) Eskarabilera saria eskuratzeko (gutxienez kideen %50 emakumeak dituzten proiektuak). Bukatzeko, 2025etik 2026ra 28 talde berrik eman dute izena.
199 proposamenak epai mahaiaren eskuetan daude azaroaren 14an Basauriko Social Antzokiko finalean nortzuk joko duten erabakitzeko. Gau horretan Hego Uribeko 3 taldek joko dute, eta horietako bat, gutxienez, Basaurikoa izango da beti. Beste hiru proiektu finalistak, berriz, kategoria nagusiko Artista Onenaren saria lortzeko lehiatuko dira. Horrek ez du baztertuko sei finalista hauek lehiaketako beste kategorietako sariak irabazteko aukera izatea, beti ere lehiaketaren oinarrian jasotzen diren baldintzak betetzen badituzte eta kontutan hartuta ezin direla sariak metatu.
Parte-hartzearen bilakaera
Rockeinen parte-hartzaile kopuruak hurrengo bilakaera izan du 2013ko lehen ediziotik:
- 2013: 85 parte-hartzaile
- 2014: 105 parte-hartzaile
- 2015: 95 parte-hartzaile
- 2016: 110 parte-hartzaile
- 2017: 129 parte-hartzaile
- 2018: 135 parte-hartzaile
- 2019: 146 parte-hartzaile
- 2020: 169 parte-hartzaile
- 2021: 179 parte-hartzaile
- 2022: 188 parte-hartzaile
- 2023: 191 parte-hartzaile
- 2024: 195 parte-hartzaile
- 2025: 196 parte-hartzaile
- 2026: 199 parte-hartzaile
Jokoan daude sariak:
Kategoria nagusiko artistarik onena
EP profesional bat (gutxienez bost abesti) grabatzea Bilboko El Tigre estudioetan
Bideoklip profesional bat grabatzea
Kontzertua MAZ Basauri festibalean
Hego Uribeko artistarik onena
Bideoklip profesional bat grabatzea
Kontzertua MAZ Basauri festibalean
Bizkaia saria
EP profesional bat (gutxienez bost abesti) grabatzea Bilboko El Tigre estudioetan
Kontzertua MAZ Basauri festibalean
Euskarazko artistarik onena
Kontzertua MAZ Basauri festibalean
Eskarabilera saria
Kontzertua MAZ Basauri festibalean
Informazio gehiago:

