Skip to main content

Zerbitzuak telelanaren bidez emateko modalitatea arautzen duen Udal-Araudia hasieran onartzea

Alegazioak aurkezteko epea: ekainaren 18ra arte.

Argitalpen data
Amaiera data

Basauriko Udalak, 2026ko martxoaren 26an egindako ohiko osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenengoa: Hasiera batean onestea Basauriko Udalean telelanaren bidez zerbitzua emateko modalitatea arautzen duen Udal Erregelamendua, Erabaki honen Eranskin gisa erantsi dena.

Bigarrena: Erabaki hau hogeita hamar (30) egun baliodunez jendaurrean jartzea, Udaletxeko iragarki-oholean eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratuz, interesdunek aztertu ahal izan dezaten eta egokitzat jotzen dituzten alegazio, erreklamazio edo iradokizun guztiak aurkez ditzaten. Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 49 b) artikulua.

Epe hori igaro ondoren, Udalbatzak epearen barruan aurkeztutako erreklamazioak eta iradokizunak ebatziko ditu eta behin betiko onartuko ditu. Erreklamaziorik edo iradokizunik aurkeztu ez bada, ordura arte behin-behinekoa izan den erabakia behin betiko hartutzat joko da. Behin betiko erabakia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, Apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikulua. aipatutako lege-testuaren 65.2 artikulua.