ZirtZart. "Adimen emozionala eta harreman osasuntsuak"
Izena emateko epea: irailaren 1etik urriaren 1era.
ZirtZart Basaurik, Basauriko Udalaren gazteria-programa integralak, «Adimen emozionala eta harreman osasuntsuak» prestakuntza-ekintzan parte hartzeko aukera eskainiko die 16 eta 25 urte bitarteko gazte basauriarrei.
Proposamen horren helburua da parte-hartzaileei prestakuntza eta bizipenak uztartzen dituen gune bat eskaintzea, beren harremanei buruz hausnartu ahal izan dezaten eta harreman osasungarriagoak, kontzienteagoak eta errespetuzkoagoak sustatzeko beharrezkoak diren gaitasun emozionalak eta komunikatiboak indartu ditzaten.
Landuko diren edukiak hauxek izango dira:
1. blokea. Adimen emozionala
emozioak identifikatzea
emozioak erregulatzea
norberaren zaintza
2. blokea. Komunikazioa eta loturak
komunikazio asertiboa
entzute aktiboa
enpatia
gatazkak kudeatzea
3. blokea. Harreman osasungarriak
erantzukidetasuna
interdependentzia
mugak ezartzea
lotura osasungarriak
Ikastaroa urriaren 21ean hasiko da, eta ostegunero egingo da, abenduaren 9ra arte, 18:30etik 20:00etara. Programak, beraz, 12 eskola-ordu izango ditu, guztira.
Izena emateko epea irailaren 1etik urriaren 1era egongo da zabalik.
Izen-ematea ZirtZart Basauriren webgunearen bidez egin ahal izango da, baita aurrez aurre ere, Gazte Informazio Bulegoan (Autonomia 3), astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 17:00etara.
Plazen kopurua mugatua da. Ikastaroan parte hartu nahi dutenek 48 euroko matrikula ordaindu beharko dute.
% 40ko deskontua, ZirtZarteko bazkideentzat
20 euroko prezioa, Gazte Txartela dutenentzat
Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko, interesdunek ZirtZart Basauriren webgunera edo Gazte Informazio Bulegora jo dezakete.
