Skip to main content

ZirtZart «Adimen emozionala eta harreman osasuntsuak» prestakuntza eskainiko du, gazteentzat

Izena emateko epea irailaren 1etik urriaren 1era egongo da zabalik.

ZirtZart Basaurik, Basauriko Udalaren gazteria-programa integralak, «Adimen emozionala eta harreman osasuntsuak» prestakuntza-ekintzan parte hartzeko aukera eskainiko die 16 eta 25 urte bitarteko gazte basauriarrei.

Proposamen horren helburua da parte-hartzaileei prestakuntza eta bizipenak uztartzen dituen gune bat eskaintzea, beren harremanei buruz hausnartu ahal izan dezaten eta harreman osasungarriagoak, kontzienteagoak eta errespetuzkoagoak sustatzeko beharrezkoak diren gaitasun emozionalak eta komunikatiboak indartu ditzaten.

Landuko diren edukiak hauxek izango dira: 

 

1. blokea. Adimen emozionala

  • emozioak identifikatzea

  • emozioak erregulatzea

  • norberaren zaintza

2. blokea. Komunikazioa eta loturak

  • komunikazio asertiboa

  • entzute aktiboa

  • enpatia

  • gatazkak kudeatzea

3. blokea. Harreman osasungarriak

  • erantzukidetasuna

  • interdependentzia

  • mugak ezartzea

  • lotura osasungarriak

Ikastaroa  urriaren 21ean hasiko da, eta ostegunero egingo da, abenduaren 9ra arte, 18:30etik 20:00etara. Programak, beraz, 12 eskola-ordu izango ditu, guztira.

 

Izena emateko epea irailaren 1etik urriaren 1era egongo da zabalik.

Izen-ematea ZirtZart Basauriren webgunearen bidez egin ahal izango da, baita aurrez aurre ere, Gazte Informazio Bulegoan (Autonomia 3), astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 17:00etara.

Plazen kopurua mugatua da. Ikastaroan parte hartu nahi dutenek 48 euroko matrikula ordaindu beharko dute.

  • % 40ko deskontua, ZirtZarteko bazkideentzat

  • 20 euroko prezioa, Gazte Txartela dutenentzat

Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko, interesdunek ZirtZart Basauriren webgunera edo Gazte Informazio Bulegora jo dezakete.

 

ZirtZart ofrece formación para jóvenes «Inteligencia emocional y relaciones saludables»
Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram