Urriaren 22an jarriko du abian ZirtZart Basaurik “Musika Taldeak Eratzea” programaren 2026/27 ikasturtea, musika taldeak sortzea sustatzeko
Eskaintza lau diziplinak osatzen dute: kantua, gitarra, baxua eta bateria.
- Jotzeko teknika eta gaitasuna hobetzeaz gain, hartu-emana egongo da beste diziplina batzuetako ikasleekin.
Urriaren 22an jarriko dira abian Basauriko Udalak, ZirtZart Gazte Zerbitzuaren bitartez, musika-tresnak jotzen ikasteko urtero eskaintzen dituen formakuntza ikastaroak. Aurreko urteetako eskaria eta ibilbidea kontuan hartuta, lau diziplina eskainiko dira: kantua, gitarra, baxua eta bateria. Eskaintza osoa musika-taldeak sortzera bideratuta egongo da, eta, beraz, musika-tresna bakoitza indibidualki jotzeaz gain, taldeko gainerakoekin batera jotzea ere landuko da.
Ikastaroak 2026ko urriaren 22an hasi, eta 2027ko maiatzaren 20ra arte luzatuko dira (Gabonetan eta Aste Santuan ez da saiorik egongo). Klaseak ostegun arratsaldez izango dira, Basauriko Basozelai Gizarte Etxean, 17:45etik 18:45era. Musika irakasten esperientzia handia duten irakasleek gidatuko dute trebakuntza eskaintza.
Izena emateko epea irekita egongo da 2026ko irailaren 10etik urriaren 8ra bitartean. Interesdunek inskripzioa egiteko aukera izango dute ZirtZart Gazte Zerbitzuaren webgunean, modu telematikoan, edota zuzenean, Gazte Informazio Bulegoan (Autonomia 3). 12-35 urte bitartekoentzako plazetan, lehentasuna izango dute «ZirtZart Bazkide Txartela» sisteman altan direnek. Formakuntzaren ikasturteko prezioa 152 € da; eta, 12-35 urtebitartekoen artean Gazte Txartela dutenei, % 20ko deskontua aplikatuko zaie, eta % 40koa ZirtZart Basauriko bazkideei.
Argibide gehiago, hemen:
Basauriko Udala – ZirtZart Gazte Informazio Bulegoa
Telefonoa: 944 666 430 / 634 984 615
Helbide elektronikoa: zirtzart@basauri.eus
Webgunea: zirtzart.basauri.eus
Sare sozialak:
Facebook: facebook.com/zirtzartbasauri
Twitter: @zirtzartbasauri
Instagram: @zirtzartbasauri
