Skip to main content

ZirtZart - Zabalik dago aisialdiko begirale ikastarorako izen-ematea

Izena emateko epea: uztailaren 14tik irailaren 2ra.

Argitalpen data
Amaiera data
Edukiaren kategoriak

Basauriko Udalak, ZirtZart-en bitartez, aisialdirako begirale ikastaroa egiteko aukera eskainiko die Basauriko gazteei. Interesdunek, herrian erroldatua egoteaz gain, gutxienez 18 urte izan beharko dituzte, eta 2009ko ekainaren 30a baino lehen jaiotakoak ere onartuko dira.

Atal teorikoa 2026ko irailaren 19tik 2027ko martxoaren 13ra bitartean landuko dute, ZirtZart Basauriren lokalean, larunbatetan, 10:00etatik 18:30era bitartean. Formakuntza horren barruan, hiru asteburutan egonaldia ere egingo dute, Zugaztietako aterpe batean (irailak 19-20, azaroak 14-15, eta otsailak 13-14; larunbateko 10:00etatik igandeko 15:00etara). Ondoren, parte hartzaileek 160 orduko praktikak egin beharko dituzte, boluntario gisa, aisialdi-talde batean edota udaleku batean. Behin ikastaroa amaituta, ikasleek «Aisialdiko begirale» titulua lortuko dute, Eusko Jaurlaritzak homologatutakoa.

Ikastaroa euskaraz izango da, eta gutxieneko hizkuntza-gaitasuna eskatuko da ikastaroa egiteko: saio teorikoak jarraitu, eta memoria euskaraz entregatzeko gaitasuna, hain zuzen ere.

Izena emateko epea irailaren 2ra arte egongo da zabalik. Aukera dago ZirtZart Basauriren webgunean izena emateko, eta, horrez gain, modu presentzialean ere egin ahalko da, Autonomia 3ko bulegoan, abuztuan izan ezik (harrera-ordutegia: 10:00-17:00, astelehenetik ostiralera).

Plaza-kopurua mugatua da, eta ikastaroan parte hartu nahi dutenek 170 euroko matrikula ordaindu beharko dute (% 40ko deskontua izango dute ZirtZarteko bazkideek, eta % 20koa Gazte Txartela dutenek). Plaza guztiak bete ezean, Basaurin erroldatuta ez daudenek parte hartu ahal izango dute, 300 euroko kuota ordainduta.

Irudia
Begirale ikastaroa 2026
Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram