Skip to main content

HAPOko AI-02 Jarduketa Integratuaren Urbanizazio-Proiektua

Plangintza mota
Urbanizazio-proiektuak
Edukiaren kategoriak

2026ko uztailaren 21ean, Basauriko alkateak 3833/2026 Dekretua eman zuen Basauriko HAPOko AI-02 jarduketa integratuaren urbanizazio-proiektuari buruz. Dekretu horrek honako hau xedatzen du:

Lehenengoa: Behin betiko onartzea Basauriko Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko AI-02 Jarduketa Integratuaren Urbanizazio Proiektuaren Urbanizazio Proiektua (Kareaga Goikoa, 9., 11. eta 13. zenbakiak), Leziaga 1995 Construcciones, S.L., merkataritza-sozietateak 2025eko abenduan aurkeztua, eta Alkatetzaren otsailaren 11ko 572/2026 Dekretuaren bidez hasieran onartua (Espedientea: URBANI/2025/3).

Bigarrena: Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, legez dagozkien errekurtsoak adierazita.

Hirugarrena: Ebazpen hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Udalaren web orrian argitaratzea.

Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram