Sofia erregina saria
Basaurik irisgarritasun unibertsala sustatzeko 2010eko sofia erregina saria jaso du
90eko hamarkadatik, orduan Basauri aitzindari izan baitzen arrapalak eta eskailera mekanikoak jartzen, etengabea izan da inguru fisiko irisgarria sortzeko egin duen ahalegina, eta ezabatu egin ditu –ahal izan duen neurri guztian- traba arkitektonikoak.
Ahalegin hori 2010eko Irisgarritasun Unibertsaleko Sofia Erreginaren sariarekin ezagutua izan da, hurrengo terminoen arabera:
“Basauriko Udalak, jakinik, eremu publikorako irisgarritasuna herritarren eskubidea dela, informazioa eta enplegua izateko eskubidea duen bezalaxe, irisgarritasunerako plan bat jarri zuen abian bertako herritarren beharrei erantzuna emateko helburuz. Testuinguru horretan, ingurune irisgarri bat sortzea lortu du, izan ere, jarduera sortzaileak eta diseinu egokikoak egin baititu zailtasun geografiko eta topografiko bereziak dituen inguru fisiko batean. Nabarmentzekoa da baita igogailuen instalazioa, bai bide publikoan bai etxebizitzen eraikinetan”
(2010eko azaroaren 25eko Ebazpena, Minusbaliotasunari buruzko Errege Patronatuarena)
Ezagutza horrek, lanean jarraitzeko gogoa pizteaz gain, Lurralde Politikaren lana saritzen du, eta baita ere, gainontzeko arloena ere, pertsonak gizartean parte hartzea oztopatzen duten traba guztiak, ez bakarrik fisikoak, ezabatze aldera la egin dutenena, zeren eta
Traba bat pertsona bati eginkizun bat egiten edo zerbait lortzen uzten ez dion zerbait da.
Adibidez, eskailera bat traba bat da oinez ibili ezin daitezkeen pertsonentzat.
Informatibo bat telebistan, zeinu hizkuntzan eman gabe, traba bat da entzun ezin dezaketen pertsonentzat.
Kalea zeharkatzeko, oinezkoei soinu bidez abisatzen ez dieten semaforoak traba bat dira ikusi ezin duten pertsonentzat.
Hizkuntza juridiko zailean idatzitako legeak traba bat dira irakurtzeko eta ulertzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat.
Minusbaliotasuna duten pertsonen eskubideei buruzko Nazio Batuen Nazioarteko Hitzarmena)
Hurrengo dokumentu honek, Basaurin bizi eta lan egiten duten pertsona guztien bizi-kalitatea hobetzeko, Udalak egindako eta egiten dihardun zereginari buruzko adibide batzuk azaltzen ditu.