Escuela de Maestría
IZENA
Industri Maisutza eta Ofizialetza Eskola (gaur egun, CIFP Bidebieta LHII).
KOKAPENA
Agirre Lehendakaria 97.
BABES-ERREGIMENA
Zaharberritze kontserbatzailea.
EGILEA
Jesús Rafael Basterrechea Aguirre (arkitektoa), 1967an.
DATU HISTORIKO-ARTISTIKOAK
Arkitektura-lan soil eta kontzeptualki argia da. Apainduretatik ihes egin, eta xalotasun, ekonomia, edertasun eta iraunkortasun printzipioei heldu zien egileak, eta nazioarteko estiloko eskola-eredu organiko eta funtzionala garatu zuen. Ondorioz, duintasun handiz egokitu da haren lana garai desberdinetara.
Info gehiago hemen ...
KONTSERBAZIO-INGURUNEA
Oso ona.