Skip to main content

Euskotreneko Azpiestazio Elektrikoa (Ariz)

subestacion_transformadora_ariz

IZENA
Arizko Azpiestazio Transformadorea (Eusko Trenbideak).

KOKAPENA
Cervantes Etorbidea 4.

BABES-ERREGIMENA
Zaharberritze kontserbatzailea.

EGILEA
Manuel Mª Smith Ibarra (arkitektoa), 1929an. Aquilino Unamuno izan zen obren kontratista.

DATU HISTORIKO-ARTISTIKOAK
16,40 x 13,20 m-ko oinplanoa du azpiestazioak, eta eraikinak ez du parerik Bizkaiko industria-arkitekturan. Proiektua ere kalitate handikoa da —euskal estilo berriko arkitektura erregionalistakoa da—. Basauri udalerriaren irudian, lehen lerroan dago eraikin hau.

Ferrocarriles Vascongadosen trenbidea elektrifikatzeko 1921ean Lello de Pontecorvo italiar ingeniariak egindako proiektuaren barne zegoen azpiestazioa. Kommutadore birakari bi zituen, Oerlikon enpresa suitzarrak egindakoak: bata martxan zegoen, eta bestea erreserbakoa zen.

Zuinketa lanak eta linea elektrikoko instalazioak jartzeko obrak Carlos Isler ingeniari suitzarrak zuzendu zituen, eta Compañía Anónima Basconiarenak dira bertako burdinazko zutabeak. 1928 eta 1929 bitartean, bestalde, hamar lokomotora elektriko entregatu zituen Brown-Boveri fabrika suitzarrak, Bilbao-Donostia ibilbidea egiteko.

KONTSERBAZIO EGOERA
Ona da. 1994an eraikinaren estalkia zaharberritu zuten.

Instalazioa, gaur egun, ez da erabiltzen. Izan ere, 2017an beste azpiestazio transformadore bat eraiki zuten handik hurbil, EuskoTreni eta Bilboko Trenbide Metropolitarraren 3. lineari zerbitzu emateko. 

Eraikinari beste erabilera bat eman beharko litzaioke: kultura-ekipamenduan bihurtu beharko litzateke, barrualdea eta ingurunea egokitu, irisgarri egin, eta makineria eta instalazioak ikusgai jarri.

Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram