Skip to main content

Ostalaritzarako dirulaguntzak 2021

Indarraldiaren amaiera data

Basauriko Udalak zuzenean emango dituen ezohiko laguntza ekonomikoak banatzeko deialdia. Laguntza horien helburua da Basauriko udalerrian kokatutako txikizkako ostalaritza-establezimenduei beren jarduera mantentzen laguntzea eta bizi duten galera ekonomiko egoera arintzea —izan ere, Lehendakariaren azaroaren 6ko 38/2020 Dekretuak agindu zuen ostalaritzaren jarduera eteteko, alegia, ostalaritza-establezimenduak eta jatetxeak bezeroentzako guztiz itxita egon zitezela (etxera eramateko zerbitzua eta aurretiazko hitzordu bidezkoa salbu) —. Laguntzen helburua izango da Basaurin kokatutako txikizkako ostalaritza-establezimenduen galerak finantzatzea, partzialki eta salbuespenez.

   Eskabideak aurkezteko epea: 2021/03/24 - 2021/04/07 (15 egun naturaleko epea egongo da eskabideak aurkezteko, deialdia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den dataren biharamunetik aurrera. 2021/03/23an argiraratua. BAO. 55 zk.)

   Interesdunek eskaera-inprimakia aurkeztu beharko dute, ziurtagiri digital bidez behar bezala beteta. Inprimakia eskuragarri egongo da egoitza elektronikoan, eta interesdunek aurkeztu beharreko gainerako dokumentazioa ere bai eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak aurreikusitako tokietan.