Skip to main content

Herritarrentzako Bitartekaritza-Zerbitzua

Dirección
Kareaga Goikoa, 52. 48970 Basauri
Teléfono
Correo electrónico
mediacionvecinal@basauri.eus
Edukiaren kategoriak
servicio de mediacion vecinal

Basauriko Udalaren Herritarrentzako Bitartekaritza-Zerbitzuaren eginkizuna auzo-gatazketan bitartekari izatea da, elkarrizketa eta negoziazioa bultzatuz, alderdien arteko akordioak lortzeko, auzibidera iritsi gabe.

Bitartekari-taldeak gure udalerriko bizikidetzan eta, batik bat, auzokideen erkidegoetan gertatzen diren gatazketan esku hartzen du. Bitartekarien helburua bizikidetza-giro baketsu eta positibo bat sortzea da, eta, ahal den neurrian, itxuraz intentsitate txikikoak izan arren gaiztotu diren gatazkak konpontzen saiatzen dira, modu positiboan konpondu daitezkeelako, auzitegietara jo beharrik gabe. Auzokideen artean gatazka eragin duen egoera diagnostikatu ondoren, akordio bat lortzen eta konponbide posibleak proposatzen saiatzen dira. Bi aldeen arteko adostasuna lortuz gero, ituna bitartekaritza-hitzarmen baten bidez sinatzen da, bi aldeek gatazka adostasunaren bidez lortzeko konpromisoa hartuta.

Zerbitzua —doanekoa, konfidentziala eta inpartziala— eskatu nahi duten herritarrek Udalaren Herritarrentzako Arreta Zerbitzura (HAZ) jo dezakete, bai telefonoz (94 466 63 02), bai Udalaren webgunearen herritarrentzako harrera zerbitzuaren atalaren bidez (www.basauri.eus), eta bitartekariak harremanetan harriko dira haiekin, hitzordu bat adosteko.

Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram