Skip to main content

Gobernantza Bikaintasuneko Europako Zigilua

Gobernantza Bikaintasuneko Europako Zigilua

2018ko martxoan Basaurik lortu du “Gobernantza Bikaintasuneko Europako Zigilua”,  Europako Kontseiluaren aintzatespen gorena. Bereizgarri hori udalen zerbitzuaren kalitatea, berrikuntza eta eraginkortasuna kontutan hartuta emandako golardoa da.

Basaurekin batera beste lau udalerrik jasotzen dute saria: Leioa, Ermua, Irun eta Urnieta. Parte hartu duten gainerako lau udalek (Galdakao, Mungia, Elgoibar eta Beasain) euren konpromisoa berriztu dute, etengabeko hobekuntzarako eta praktika onak elkartrukatzeko tresna honekin.

ELoGE Zigilua Euskadin ematen den lehenengo aldia da 2018koa eta Euskadiko 5 udalerrik Europako 200 udaleko talde txiki bati batzen zaizkio.

Zigilua emateko, Europako Kontseilua gobernantza onaren 12 printzipioetan oinarritzen da:

12 european principles: www.coe.int/good-governance

1.    Hauteskundeak eta ordezkaritza eta parte-hartze bidezkoak
2.    Erantzuteko gaitasuna
3.    Efizientzia eta eraginkortasuna
4.    Irekiera eta gardentasuna
5.    Zuzenbide-estatua
6.    Portaera etikoa
7.    Eskumenak eta gaitasunak
8.    Berrikuntza eta aldaketaren aurrean irekita egotea
9.    Jasangarritasuna eta epe luzerako orientazioa
10.    Finantza-kudeaketa osasungarria
11.    Giza eskubideak, dibertsitate kulturala eta kohesio soziala
12.    Kontu ematearen beharra

Europako Zigiluaren xedea “tokiko eragileen ekintzak mobilizatu eta suspertzea” da, “herritarrek gobernantza on eta demokratiko batez goza dezaten, zerbitzu publikoak etengabe hobetuz, herritarren parte-hartzearekin eta espero bezalako ordezkari politikoekin”. (Helburu hau Europako Kontseiluaren 2007ko Valentziako Adierazpenean dago adierazita, eta 2010ean zigiluaren abiapuntu izan zen).

Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram