Arizko Dorretxea
Kokaerea
Basaurin tradizino handiko auzuneetariko batean dago, baina norrnala danez, Erdi Aroan ageriko lur estrategikoa baino izango ez zan lurrean. Ikusi daitekeanez, eraikuntzaren lekua aukeratzeko ohi Zafia egin zan. Nerbioi ibaiaren ezkerraldean dago, borren urak eta Ibaizabalenak batzen diran gunetik hur, eta bere ubidea alde batera itzita, barrukaldea gero eta gehiago menperatzen eban Bilbo uribilduagaz lotzen eban bidea menperatuz; derrigorrezkoa zan bide horretatik igarotea.
Kokaera pribilegiatu horrek, babes helburuaz gain, bertan bizi ziranen jarduera ekonornikoa finkatu eban. ando jakina da dorretxe jabe askok, euren beste jardueren osagarri legez, eta ia euren diru sarrera-iturri nagusi legez, oinezkoei ohostuten eutsiela. Dorretxe horri buruzko daturik euki ez arren, ez litzateke harrigarria izango, bertan bizi ziranek, beste bando kideek legez, euken indarra zentzun horretan ere erabiltzea. Baina jakin badakigu gogorkeriarik bako jarduera ekonornikoak eukezana, uren hurta- sunak laguntzen eutsen eta: banan banan aitatuko doguzan burdinola eta errotea.
Bere jabegoaren barruan San Fausto baselizea sartzen zan, erlijino arkitekturea- ren barruan ikusiko doguna.
Historia
Ariz abizena, antzinako denporetan hasita, bandoetako burrukalarien artean aitatzen da, ganboatarren buru ziran Abendañotarrekaz lotuta. Holan, 1353an Arizko Santxo aitatzen da, eta 1435ean Arizko Santxo Martinez. Geroago, hartuemona ezkontzearen bitartez sendotu egin zan, nahiz eta borren datarik ezin ezarri izan dogun. Aurreko urteetara bueltatuz, Abendañotarren leinua Arabatik datorrela ikusi dai- kegu, baina ez dakigu zehatz-mehatz noiz ezarri zan Arratlan, Bizkaian. Jaurerrian, lehenengo aitatzen dalla Abendañoko Martin Ruiz da, Alfonso XI.aren erregetzapean Arratiako Urkizuko jauna izan zana. 1356ean Bizkaiko Jauna zan don Tello hil egin eban Abendañoko lehenengo Juan ha ere, oso entzutetsua izan zan . Villarrealeko Jaun, erregeen baleztari nagusi eta Arratia eta Zomotzako ibar-jaunak izan ziran.
Ybarraren arabera, Ariztarren armak honako honeek dira: atze gorriaren gainean, lilioriztatudun gurutze iluna, eta ertzetan lau zumar orri berde. Cadenas y Vicenteren arabera, ostera: urre kolorearen gainean, berdez margoztutako haretxa eta ezpatadun otsoa, aurreko hankak enborraren gainean daukazala . Abendañotarrenak: Lehenengoaren arabera: urrezko fondoaren gainean, xingola baltza. Bigarrenaren arabera: berde kolorean, urrezko zugatza, frutu gorri biziz betea. Ybarraren deskribapenak egokiak dirala uste dogu, San Fausto baselizearen aldarean egoan leinu bien zurezko armarrian agertzen ziranak dira eta.
Arizko dorretxeagaz zerikusirik euken familia borren senideen aitamena egingo dogu, eta ahal dan neurrian, baita euren errentena ere. Kontutan hartu behar da, une batetik aurrera, dorretxea eta bere jabego guztiak eukiteaz gain, euren artean San Fausto baselizea ere sartzen zala, eta horrek Artunduagako dorretxea eurena zala adierazoten dau. Nahasgarria izan arren, interesgarria deritxogu jabeen ordenea jarraitzeko.
Jakin badakigu, ezkontzaren bitartez, Basaurin nagusi ziran dorretxe biak, Ariz eta Artunduaga alkartu zirana, baina ezin dogu ezkontzaren datea zehaztu. Datu interesgarri bat dago, baina ez dakigu zer neurritaraino adierazoten dauen Artunduaga eta Arizko dorretxeen jabeen ezkontza loturea. 1468an Abendañoko Juan, izen bereko hirugarrena, Ibaizabalen jasotako gezi batek egindako zaurien ondorioz Artunduagan hil zan. Ez dakigu dorretxean edo bere inguruan gertatu zan. Toledoko gotzainaren lobea zan Ulloako Beatrizegaz ezkonduta egoan, eta horregaz bere jaraunsle zan Abendañoko don Pedro sortu eban.
Aurrekoaren semea zan Abendaño eta Ganboako Prudentzio, Carlos V. enperadorearen etxeko aitorseme eta Busturi, Uribe, Arrati eta Zomotzako ibar-jaun izan zan. Beaumont eta Nafarroako Doña Luisagaz ezkondu zan.
Euren ezkontzea zaIa eta borren armak geroago agertuko ziran Arizko San Fausto baselizan. Halan eta guztiz ere Galdakaon bizi izan zan.
Don Prudentziok, Mendozako doña Mariagaz ezkondu aurretik, Yurre-basoko Doña Mariagaz seme bat egin eban. Andra hori, Urti-Castillo, "gizon boteretsu eta leinudun" baten alaba eta Inkisizinoaren Ordezkaria zan Yurre-basoko don Antonioren lobea zafio Seina Igorren jaio eta Abendaño Ganboa eta Yurre-basoko Juan izena hartu eban.
Bilbao Arizmendi eta Basurtoko Doña Mariagaz ezkondu zan; San Fausto baselizearen zurezko armarriak leinu bi horreen testigantzea agertzen deusku. Horren seme nagusia Abendaño Ganboa eta Bilboko Don Martin izan zan, Artunduaga eta Mahamudeko Doña Ana Mariagaz ezkondua. Une horretantxe, eta ezelango zalantza barik, dorre bien arteko loturea ziurra da. l632an Don Fernando Infante Kardenalaren laguntzaile zan Abendaño eta Artunduagako Iñigo Kapitaina aitatzen da. Bere anaiaren, lehenago aitatu dogun Abendañoko Don Martinen, etxaguntza jarauntsi eban.
Ordutik aurrera, edo beharbada lehenagotik ere, dorretxe biak eta euren jabegoak lotuta egozan. Basaurin, Artunduaga eta Arizko dorretxeak, eta Artunduaga Zaharreko eta Arizko burdinola eta doberak eukazan. Zaratamo eta Basauriko maizterrei errentan emondako abelarriak ere baeukazan. 1631n ganboatarren aldeko ahaldun izan zan.
Flandrian sukarrez hil zanean, etxaguntzea, bere ahiztea zan Abendañoko Maria Madalenarentzat gelditu jakon, zeina Salazargo Frantzisko, Gordexolako Salazar de Largacha Dorretxekoagaz ezkonduta egoan. Horren semea, Salazar eta Abendañoko Don Franzisko izan zan, beste gauza batzuren artean, Arizko Dorretxea eta Bilbao la Viejakoarenjauna. 1649an Santiagoko Zaldun izendatu eben.1673an, ezkontza barri batek dorretxe bien jabeen jatorri ona oraindik gehiago goratu eban: Salazar eta Abendañoko Don Franzisko eta Sarabia eta Irazagorriako Doña Margaritaren arteko ezkontzea. Senargaiak jabego nagusi legez, Basauriko dorretxe biez gain , Sopuerta eta Garaikoak, Galdakaoko Zuazo, Etxebarri, Basakoetxe, Barrenkaleko Salazar, Sodupéko Bolibar eta Bilboko Atalaiakoak emon ebazan. Ezkontzea San Fausto baselizean ospatu zan eta horregaitik, bertako aldare-buruko zurezko armarrian, emaztegaiaren armen artean Nafarroako kateak agertzen dira. l674ean borren gainean zera esaten zan:
"Salazar Abendañoko Franzisko, Santiagoko gudari-alkargoko zaldun, bere Maiestatearen ahoko aitorseme, Burgos uriko be- hinbetiko jaurle, Artunduaga eta Harizko etxe eta orubeen jabe, uribildu honetako (Bilboko) herritar, burdinola, errota, etxe eta solo eta abarren errentatzailea". l704an: "Dorretxea Salazareko D. Franzisko Antoniorena da. Maizterra Bernaolako D. Fermin (?)".
Bere alabea, Salazar eta Sarabiako Doña Madalena, Barrenetxea eta Erkiñigo Don Franzisko Bernardogaz ezkondu zan. Jaraunslea, euren seme Barrenetxea, Sala zar, Erkiñigo eta Sarabiako Don Fernando Cayetano izan eben. Hori, Begoñako Zaindariaren alabea zan Doña Maria Josefa Castaños Okarizegaz ezkondu zan . 1737an Arizko jarauns1e zan Sa1azar eta Henríquez de La Carra, Sarabia, Murgoitio, Partier, Abendaño, Irazagorria eta Arizko Doña Franziska Luisa, Begoñako. Zaindari eta Vargaseko Markesa zan Castaños eta Okarizeko Don Jose Rarnonegaz ezkondu zan. Hortik aurrera, jabe legez, Begoñako Zaindari ziran Vargaseko Markesak agertzen dira. 1745ean zera ikusten dogu:
"Aitatutako Castañosen Arizko Dorretxea eta burdinoleak, Pereako Franzisko dan maizter" .
"Aitatutako Castañosen besteak (etxeak) Arizgoitia deitzen danak, Egigurengo Bautista dan maizter". 1795ean: "Arizko Jauregia. Maizterra Galbarriartuko Jose. 254 erreal. Aitatutako Jauregiaren maizter, Aldaiko Antonio, 495 erreal".
Ez dakigu zehatz-mehatz noiztik hasita, baina urte horretatik aurrera behintzat, dorreak maizter bi eukazala agertzen da, hall da, etxebizitza bitan banatuta.
"Arizko burdinolea,jabeak darabil, 3.300 erreal.
Aitatutako burdinolearen ondoko etxe txikia, Kareagako Domingok, 440 erreal
Arizko errotearen maizterra, Irarragorriko Franzisko, 925 erreal.
Arizko Ibar gaineko etxeak, Astigarragako Inazio dan maizter, 654 erreal.
Abrisketako (?) aitatutako etxean (?) 610 erreal. Arizgoitiko etxaldea, Bilboko Benito, 583 erreal.
Arizbarrenako etxeak, Goitiako Manuel maizter dauela, 440 erreal".
1796ean zera ikusten dogo:
"Beste bat, Begoñako Zaindariaren Arizko Jauregia, logela bigaz. Beste barria, Begoñako Zaindari berberarena. Beste etxe ba- rria, anil erdiz banatua eta banatutako eskilarakaz eta Begoñako Zaindariarenak ere diran logela bigaz, bere administraria, Men- diolako Vicente jn.
Beste bat, Begoñako Zaindariarena (Arizgoitin).
Beste bat, Begoñako Zaindariarena (Arizbarrenan). .Arizko burdinola bat, Begoñako Zaindariarena".
Gerotxoago, 1798an:
"Aitatutako Zaindariaren Arizko beste etxe barria, solo zati barria ere badaukana.
San Fausto baselizeari erantsitako beste etxe barri bat ere, aitatutako Jagolearena" .
1798. urte horretantxe, Arizko jabe eta Vargaseko Markesa zan Castaños eta Sa lazargo Don Jose María, bere lobea zan Barrenetxea eta Lapatzako Doña Manuela Maríagaz ezkondu zan. Arrazoi desbardinak zirala eta, lehen semearen erroa amaitu zanean, etxaguntzea aitatutako Castañoseko Don Jose Ramonen ahiztearen jaraunsleen eskuetara pasatu zan. Ahiztea, senide bategaz, Barrenetxea eta Salazar Erkiñigo eta Sarabiako Don Fernando Cayetanogaz ezkondu zan Castañoseko Doña María Josefa zan.
Gerra Karlistearen ondorioz gertatutako zoritxarren bat zata eta 1838an, Vargaseko Markesarí, ordaintzen ebazan zergetatik 367 erreal kendu jakozan.
Begoñako hogeitaseigarren Zaindarí izan, eta aitak bere amaren aldeko amamarengandik titulua jaraunstearren San Kristobaleko Markesa ere bazan Barrenetxea eta Oñateko Don Franziskok, ez eban semealabarík euki. Jabegoak bere ahiztea zan eta Don Felipe de la Mata y Fernández de Arnedogaz 1858an ezkondu zan Barrenetxeako Doña María Feliparen eskuetara pasatu ziran. Begoñako Jagoleek Briñas familiarí saldu eutsezan jabegook, geroago Mac-Mahonetarrengana pasatuz . 1863an hiru maizter eukazan:
"Franzisko Bilbao: 770 erreal. Pedro Aldai: 770 erreal. Bixente Askue: 680 erreal. Ibarrako D. Juan Maria eta D. Gabriel Maria eta Zubiriako D. Cosmeren jabegoen errentak" .
1867an, 2.220 errealetako errentea emoten eban eta hiru maizter eukazan. Mendiko estadu: 50.898. Mendiko kargak: 7 urterik behin, 1.500. Vargaseko Markesena izan ostean, Luis Briñasen jaraunsleen eskuetara pasatu zan eta, gerotxoago Eulate familiaren eskuetara; honek atxikitako eraikinak urun-lantegi bihurtu ebazan.
Zeinbat gorabehera zirala eta, dorretxea ez zan ondo zaindu; 50. hamarkadan Udalak erosi eban. Baina horregaz ez zan hondatze-prozesua amaitu, bertanbehera itzia izan zan eta eguraldiaren eta batez ere 1983ko euri indartsuen eragina jasan eban. Hurrengo urtean, premina handiko barriztatze lanak burutu baziran ere, ez ziran eraikinaren egoera txarrak behar ebazanak baizen eraginkorrak izan, baina aurtengo 1990. urtean behinbetiko berreskuratzen dabilz. Geroago ere aitatuko dogu gai hau.