Skip to main content

Arizko San Fausto baselizea

Arizko Dorrearen aldarnenean dago eta harena izateaz gain, hacen historiak honen historiagaz zerikusia dauka.

Horrezkero, ez dogu jabe zerrendea ezertarako aitatuko, jabe berberak diralako eta jagokon atalean hareez berba egin dogulako. 1673. urtean, baseliza horretan, orduko dorrearen jabe zan Salazar eta Abendañoko Frantzizko Jauna eta Sarabia eta Irazagorriako Margarita Andereñoaren arteko ezkontza ospatu zan. Antza danez, 1729. urtean basauritarrek begiko eben baselizea, Maria Martin de Ojanguren Andreak, 1729-7-
31ko data daukan hilburukoan, bere aldeko meza batzuk han ospatu eitezan agindu eban eta . Arizko San Faustoa, Nekazaria da. Haren erlikiak Arabako Buxanda herrian gurtzen dabez. Santu-bizitzak dinoskunez, Alguairen jaio zan, Leridan, VI. gizaldian eta nekazari errukior eta ikasia zan. Antza danez, han hemenka ibiliaz, Lurralde Santuraino heldu zan, baina mahometar pirateo eskuetan jausi zan eta euren menpeko egin eben. Baina nagusia kristautasunera bihurtzea lortu eban eta bere jaioterrira bueltatzeko erea izan eban, heldu
eta denpora gitxira hil zalarik. Berak agindu legez, gorpua, laDean laguntzen eutson mando-emearen gainean jarri eben. Mandoa ibili eta ibili egin zan neke barik, aitatutako Arabako herriraino heldu zan arte; herri horretan, tenplu bat eraiki jakon, azken omen legez.

Ama Birjinearen Jasokundeari eskeinia dago, eta XVII. gizaldiaren bigarren erdialdeko santu baten irudia daroan sasoi bereko erretaula bat ere aurkitu daikegu. Mikaela Portillak dinoana kontutan izanda, badirudi Lizarratik eroan zata 1666. urtean, Unzetako Andres Jaunaren opari. Eliza horretan, erliki-ontzia dago. Presbitergoan, XVIII. gizaldi hasierako burdin-hesi baten atzean, santuaren usteldu bako gorpu atalak gordetzen dira, kutxatxo baten barman.

Haren gainean, aldare bat, zidarrezko erliki-ontzi bategaz, santuaren irudiagaz (0,59 x 0,20) eta Alava eta Guevara familiak 1596. urtean oparitutako armarriekaz. Beste erliki-ontzi bat, orman sartuta dagoanareo itxurako kutxatila bat, hondatutako harribitxiekaz; erliki ontzia, Calahorra eta la Calzadako Gotzain izan zan Gonzalo Chacon eta Belaskok oparitu eban 1639. urtean.

Santuetsi, Aita Santuak barik gotzainak santuetsi eban, hau da, santuespen herrikoia izan eban sasoi haretako usadioari jarraituz. Fernando Barquinen ustez, bere lehen biografia, momia bihurtutako gorputzaren ondoan aurkitu zan biografía, baleiteke IX edo X. gizaldikoa izatea. XVI. gizaldian jada,' bere omenez ospatzen ziran jaiak Buxandan, inguruetako eliztarrak joaten ziralarik. Santu honen ohizko irudibildumak katez josita agertzen deusku, begiak zerura begira errezatzen, kultura adierazoten dauen liburu bat eskuetariko batean eta nekazaritzarako tresnaren bat gehienetan, beste eskuan. Holan deskribatzen dau Fernando Milikua Jaunak egunerarte heldu jakun irudi bat, nekazariaren tresna barik egon arreo. Edozelan ere, ezin izan dogu ikusi, egungo elizan dagoana barcia da eta.

Nekazarien zaindari danez, honeek ardura handiz zaintzen eben sikateagaz arazoak eukezanean; holan bada, Udaletxeak 1752, 1753 eta 1790. urteetan dirua eralgi eban "ur beharra dala eta" santuari otoizteak egitearren.

Andra-gizonen ugalkortasunaren jagole ere bazalarik -noble eta erreginak Buxanda herriari eskatzen eutsen gordetzen ziran gorpu-atalak estaltzen ebezan soin-gainekoak, egoki dirudi dagoan moduko baseliza batean egotea, lehen esan dogun legez, Arizko Dorreko jabeak egindako ereduari jarraituz burutu zan eta.

Aldameneko dorreagaz suertatu zan moduan, Begoñako Jagoleek Briñas farniliari saldu eutsen; gero Mac Mahon farniliaren eskuetara pasatu zan eta honek Elizeari emon eutson.

Gizaldiz gizaldi baseliza izan eta gero, lekua kendu eutson Arizgoitiko izen berekoak, parroki mailara heldu zanak (hari buruz beste kapitulu batetan egiten do- gu berba). Baina, Arizko inguru honetan biztanlegoa hazi egin zanez, baseliza zabarra indarbarritu egin zan eta parrokia bihurtu, Santuak garrantzia galdu eban men, betetzen eban lekua, Edurretako Ama, Urbi auzoko jagoleagaz erdi-bana eukalako. Ez eban askorik iraun baina, egoera barriak, handik eta denpora gitxira elizkizunik ere ez zan ospatzen eta; sasoi batez, katekesirako erabilia izan zan.

Gaur itxita dago.
Basauritarrentzat, baseliza honek garrantzirik ez dauka1a argi dago: elizatearen izena San Migel izan arreo, San Fausto dauke jagole legez. Lehen, baseliza horretan meza ospatzeaz ezeze, erromeria ere egiten zan Santuaren egunean, Urriaren l3an eta gainera Udalak artopilak oparitzen eutsezan bertara hurreratzen ziranei. Baita Santuaren irudia atara Basauriko zelaietatik.

Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram