Erlijino
SAN MIGEL PARROKIA
HISTORIA
San Migel Parrokiaren jatorriaren datea XVI. gizalditik jatorku, auzokoen erabagiz Arrigorriako Santa Maria Madalena elizeagaz eukazan lokarriak apurtzean. Parrokia izan aurretik egoan dalako elizea, baina Arrigorriagakoaren mendean egoan, baseliza legez.. Ez dakigu baina, noiz sortu zan baselizea. Hasierahasieratik hartu eban San Migel Goiaingeru izena, gero elizateari berari emongo eutsona, hain zuzen.
Bitxia da, Pascual Madoz-ek, 1846.. urtean argitara emondako bere Hiztegian Basauriri emoten deutson izena "Basauri edo Artunduagako San Migel" izatea . ltxuraz, informazioa jasotzerako orduan gizon honek jende egokia eukala emoten dau, eta orokorrean fidatu gaitekez bere datuez. Halan eta guztiz ere, ez da hori gertatzen dan gauza arraro bakarra: Arizen kokatzen dauen San Fausto baselizea ezeze, San Buenaventuraren omenez egoan beste bat aitatzen dau Artunduaga auzoan. Baseliza honi buruzko beste daturik ezin dogu inon aurkitu; herriak ere ez dau gordetzen borren oroimenik. Gurutzi Arregik, aitatzen dau baina ziurrenik ere Madoz-en infor mazinoa abiapuntu moduan hartuta. Basauriren gaineko bestelako informazino guztia egokia data esan behar.
San Migel, parrokia moduan martxan jarri zaneko lehenengo barriak XVI: gizaldi erdi ingurukoak dira. 1546ko eskritura batek,dinoskunez, auzokoek eskubidea euken parrokoa eta abadea aukeratzeko, "antzinako ohitureari jarraituz eta ohitu- ra horreek erabiltzeko aukerea eukelako".
Herriaren eskubide borren aurka jarri ziran Abendañotarrak, hau da, elizearen ja - gole ei ziranak. Halan ere, Felipe lI.ak Jaurerriko elizetako inforrnazinoa batzeko agindua emon eban horretan, lekukoek esaten dabe ez dakiela zein eskubide erabili dauen familia horrek elizearen jagoletza eskuratzeko.
Luzaroan ez ziran actos jarri auzi horretan. 1748. urtean Castaños-eko Joseph Ramón Jauna eta Salazar-eko Franziska Luisa Andrea, Begoñako jagole eta Var- gas-eko martes ziranak, Artunduagako Dorrearen jabeak izateaz gain, Basauriko bizilagunekaz batera euren eskubideak defendatzen dabez Mejorada-ko Markesen aurrean. Azken honeek, sasoi haretan elizatearen hamarrenak eroaten ebezanak zi- can, Arrigorriagako Santa María Madalena elizearen mendean egonagaitik. Honeek onuradunen aurkeztea euren eskubideen barman sartzen zata inoen. Bestalde, Ba- sauriko bizilagunek honako arrazoiak emoten dabez:
"Aitatutako elizate goren honek eta bertan bizi diran jabeek betidanik euki dabe eta eukiko, orainarte legez behin betirako aba- de kaperau adnutum bi edo gehiago aukeratzeko eskubidea; baita eliza berean sakristau lanak egingo dauena eta beste edozein lane- tarako pertsonak, San Migel elizea eurak sortzeak emoten deutselako eskubidea".
Parrokia, Erret Jagoletzatzat onartua izan arreo, 1810. urtean, Mejorada-ko Markesak hartu eban. Onuradunak aurkeztearen eskubideari buruz, ordurarteko ohiturei jaramon eginaz , auziak oraindik argitu barík jarraitzen eban Erret Ganbaran, hau da, Begoñako jagole zan Vargas-eko Markes eta elizatearen bizilagunek, aitatutako Andrearen kontrako auziak. 1826. urtean, auzia erabagi barik egoan oraindikarren; eragiten ebazan gastuei aurre egiteko, Vargas-eko Markesak berak 3.300 erreal emon eutsozan udalari .
San Migeleko abade izan gura ebenek, bertakoak behar eben izan. Herritarrek kontu handiz aukeratzen ebezan abadeak, baina beharrean hasi eta, batzutan ez jakezan atsegin. Hori gertatzen bazan, behar ziran legezko bideak erabiltzen ebezan lekutik botatzeko. 1705 urtean, San Migeleko abade, onuradun eta kaperau, Ojangurengo Domingo lizentziatua zan. Eliztarrak ez egozan batere gustara beragaz, eta kanpoan zala aprobetxatuz, etxea hutsitu egin eutsen beste batí emoteko.
Horrek, abadearen haserrea sortuerazo eban eta erantzun moduan, auzia jarri. eban Salazar-eko Franzisko Antonio Jauna eta beste auzokide batzuren kontra.
Urte berean, Ereñogoitíako Martinek Errosario Kofradiaren liburuak bahituran bartzeaz edo gordetzeaz salatu eban. Hurrengo inkesta baten herritarrek dirua zuzen erabiltzen ez ebala esan eben, eginbeharrak ez ebazala betetzen -elizea biltegi legez erabiltzera heldu zan batzutan, errezoen oztopagarri- eta baita bere erlijino-botuen kontra joiala, andra bategaz bizi zala eta.
Bere ekonomia arazoak, ostera, onda zaintzen ebazala, ganadu tratante moduan jarduten ebalako eta mailegari moduan . Adibidea jarri gura izan dogu, basauritarrak bidegabekeriez zelan defendatzen ziran kontutan hartzeko, erasoa parrokiako abade batengandik etorri arreo ere.
Adibide hori, duda barik, punta-puntakoa da, baina ez bakarra. 1748an, Olartekoetxeako Joseph, bietariko baten abade eta kaperau, San Migeleko sakristau eta parrokoak, errekurtso bat aurkeztu eban Calahorrako Elizbarrutiaren Eliz-Epailearen Epaitegiaren aurrean, udal-batzarena zan abadetxearen konponketea eskatzeko, "zaharra zalako egoera txarrean egoan, eta konponketak be- har ebazan berehala, teilatu, ezkaratz, eskilara eta beste leku ba- tzutan behinik behin"
Herritarrek konpontzeko konpromezua hartu eben baina segituan hasi ez ziranez, Eliz-Epaileak 24 orduren buruan beharrezko neurriak hartu eitezala agindu eban, elizatik kanporatzearen mehatxupean. Herriko jaurleak, herritarrak elizatean astegunez batzea ez zala ohizkoa erantzun eutson. Bitartean, barriz, abadeak hurbilen eukazan eliztarrak batu ebazan eta konpromezua hartu ezik, elizatik kanpo botako ebazala esan eutsen.
Hurrengo egunean, Irailak 21ean, herritarren batzarrak zera erabagi eban:
"la dha. casa hizo fabricar estta dha. Anteyglesia sus fieles y vecinos en ttiempo que se hallaron con algunas combeniencias propios y renttas mui benttajosas y tteniendo sus curas Parrochos que asisttian a. dha. Yglesia y sus felegreses.con la puntualidad (...) y sircunsttanclas nesesarlas al pastto espiritual que ttanto apettecen les dieron volunttariamente y sin obligacion alguna la dha. casa" .
Hori zala eta, etxe horretan errentarik ordaindu barik bizi zanak, onda zaindu behar eban, eta gainera, batzutan eliztarren zerbitzurako ere izan eitekean: "balkoia, eskilarea eta bidezko iruditzen jaken beste leku batzuk zezenketa egun edo bestelako ospakizunetan erabili ahal izango dabez".
Une horretan, bada, konponduta gero eta bertan bizi gura izan ezkero, Olartekoetxako Joseph Jaunak errenta ordaindu beharko ebala erabagi eben, elizatearen egoerea atxakiatzat hartuta, une horretan, “Elizateak oso errenta gitxi daukaz, eta diru-beharrizan eta ezohizko gastuei aurre egin ezinik dabil”.
Azken batean, ordurarteko abadeak ezelango ordainik egin barik bizi izan zala argi itzi nahi izan eben.