Skip to main content

2027ko aurrekonturako herritarren proposamenak jasotzeko prozesua

Irailaren 14tik 27ra.

Argitalpen data
Amaiera data

Basauriko Udalak 2027ko ekitaldirako herritarren proposamenak jasotzeko prozesua zabaldu du, 400.000 euroko aurrekontuarekin.

Aurreko urteetan bezalaxe, parte-hartze bidezko prozesuak lau fase izango ditu. Lehenengoan —orain abiaraziko den horretan—, basauriarrek proposamenak aurkeztu ahalko dituzte. Behin herritarren proposamen guztiak jasota, udal atalek aztertuko dute ea bideragarriak diren, eta lehenetsi egingo dituzte ezarritako baldintzak maila altuenean bete eta bozkatu daitezkeenak. Gero, herritarrek bozkatu egingo dute, 2027ko aurrekontuan jaso eta gauzatu egingo diren proposamenak hautatzeko. Udalak argitaratu egingo ditu bai prozesuaren emaitzak, bai, aldizka, proiektuak zertan diren.

Lehenengo fasean parte hartu ahal izango da irailaren 14tik 27ra. Tarte horretan, basauriarrek proposamenak aurkeztu ahalko dituzte; proposamen zehatzak eta argiro azalduak, betiere. Onartuak izateko, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Gehienez ere, 50.000 €-ko zenbatekoa izatea.

  • Onuragarriak izatea pertsona askorentzat, ez bakarrarentzat.

  • Dagoeneko martxan edo planifikatuta ez egotea.

  • Ez eskatzea urtero dirua gastatzea.

  • Aurreko urtean hautatuak izan ez izana.

  • Eremu pribatuei ez eragitea (lokal, kale edo lorategi partikularrei, adibidez).

Gainera, lehenetsi egingo dira honako alor hauetako proposamenak: adinekoak, gazteak, kultura eta hezkuntza, irisgarritasuna eta mugikortasuna, tokiko ekonomia, gai sozialak eta ingurumena

Datozen egunotan, beraz, herritarrek inprimaki bat jasoko dute etxean, beren proposamenak egin eta jarraian adierazitako tokietan entregatzeko (han ere, inprimakiak egongo dira).

Parte hartzeko moduak:

Presentzialki

  • Kultur etxeetan, kiroldegietan, Euskaltegietan eta Marienean 

  • Postontzietan, metro ondoan eta Hernán Cortés plazan 

  • Informazio-modulua:

    • 23, 24 eta 25ean, Solobarria plazan 

  • Informazio-puntua:

    •  23, asteazkena: Arizko Dorretxean (goizez) eta Arizgoitiko Jubilatuen Etxean (arratsaldez) 

    • 24, osteguna: Ibaigane Kultur Etxean (arratsaldez) 

    • 25, ostirala: Kareaga Gizarte Etxean (goizez) eta San Migel Kultur Etxean + teknikari ibiltaria (arratsaldez)

On-line

 

Asier Iragorri Basauriko alkateak prozesuan parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak; izan ere, «basauriarrak dira herriaren eta auzoen beharrizanak zeintzuk diren hoberen dakitenak». Era berean, gogorarazi du auzotarrek aurreko urteetan egindako proposamenei esker, zenbait proiektu gauzatu direla; besteak beste, Solobarria eta Soloarteko atsedenguneak estali dira, hurbileko produktuen azoka jarri da martxan, 3x3-ko saskibaloi-pista berria eraiki da Bizkotxalden, adinekoen jardueretarako udal lokalak hobetu dira, espaloiak berritu eta argiztapena hobetu da, eta Solobarrian komun publiko berria jarri da.

Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram