Hasierako onespena ematea udal lokalak herri elkarteei lagatzea arautzen duen Ordenantzaren aldaketari
Alegazioak aurkezteko epea: abuztuaren 12tik irailaren 11ra.
Basauriko Udalbatzak, 2025eko uztailaren 29an egindako ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:
Lehenengoa: Hasierako onespena ematea Udal lokalak herri elkarteei lagatzea arautzen duen Ordenantzaren honako aldaketa hauek:
— Guztiz ezabatzea jarraian adierazitako paragrafoak: 4. artikuluan, 3. paragrafoa; eta 15.2 artikuluan, 10. eta 11. paragrafoak.
— Honako hau dioen xedapen iragankorra gehitzea: «Xedapen Iragankorra: aldatutako ordenantza honetan xedatutakoa aldaketa indarrean sartzeko datan indarrean dauden lagapenei ere aplikatuko zaie».
— Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea indargabetuta dagoela eta, hari buruz 6. eta 18.7 artikuluetan egindako aipamenetan gaur egun indarrean dagoen legea jasotzea: «Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legean» eta «Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak 97-105 artikuluetan», hurrenez hurren.
— Gaztelaniazko testuan, hizkera ez-sexista bermatzeko beharrezko aldaketak egitea, honako formula hauek erabilita: «vecinas y vecinos», «personas socias/asociadas », «la y/o el participante».
— 5. artikuluko lege-iturrietan, honako hau gehitzea, azken lekuan: «1/2023 Legegintzako Dekretua, martxoaren 16koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duena, 27.2 eta 27.5 artikuluak».
— 14. artikulua aldatzea («”Bestelakoak” baremoaren puntuazioa»), honelaxe idatzita gera dadin: «Baremo honen puntuak, gehienez 20, honako irizpide hauen arabera emango dira:
-
Elkarteek Udalak antolatutako edo sustatutako jardueretan parte hartzea: Inauteriak; Bentako, Pozokoetxeko, Basozelaiko, Kareagako, Urbiko eta San Migeleko jaiak, eta sanfaustoak; Gabonak; Bizi Kirola Euskaraz; Euskal Astea, edo Udalak antolatu edo sustatutako beste edozein jarduera. Gehienez, 10 puntu lortu ahalko dira.
-
Garatutako jardueretan genero-ikuspegia txertatzea: emakumeen eta gizonen parte-hartze sozialean dauden berdintasunik ezak kontuan hartzea, eta aldaketak sustatu eta emakumeek parte hartzea erraztuko duten neurriak proposatzea; era berean, elkarteen xedea izatea desgaitasunak dituzten pertsonen irisgarritasuna bermatzea, eta horren alde lan egitea. Gehienez, 10 puntu lortu ahalko dira.
— Taldeek eta elkarteek Udalean aurkeztutako eskabide-eredua moldatzea: «elkarteko kideen kopurua» atalean, datuetan sexu-aldagaia txertatzea. Era berean, aurkeztutako «Jarduera eta zerbitzuen urteko proiektua» delakoarekin batera, «emakumeen parte-hartze soziala sustatzeko eta jardueretan genero-ikuspegia txertatzeko egindako lana» aurkeztea.
Bigarrena: Udal Ordenantzaren aldaketa jendaurrean jartzea eta interesdunei entzunaldia ematea, testua Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan jarrita hogeita hamar egunez, nahi duenak egoki iritzitako erreklamazioak edo iradokizunak aurkeztu ahal izateko. Hala xedatzen du Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 49 artikuluak.
Aipatutako epea igarota, Udalbatzak ebatzi egingo ditu aurkeztutako erreklamazio eta iradokizunak, eta dagozkion behin betiko erabakiak hartuko ditu. Epe horretan ez bada erreklamazio edo iradokizunik aurkezten, joko da testua behin betiko onetsita dagoela, Udalbatzak berariazko erabakirik hartu behar izan gabe.
Hirugarrena: Ordenantzaren behin betiko onespenari buruzko erabakia, ordenantzaren testu osoarekin batera, argitaratu egingo da, mundu guztiak haren berri izan dezan. Era berean, interesdunen esku egongo da, Udalaren Egoitza Elektronikoan.