IDOIA ORTEGO DOMÍNGUEZ
6. Alkateorde
Non eta noiz jaio: Sevilla 1986/08/31
Ikasketak
Unibertsitate-aditua politika-marketinean eta hauteskunde-kanpainetan. CESCOMPOL, Alcalá de Henareseko Unibertsitatea (2018an amaitua).
Zientzia Politikoetan eta Administrazio Zientzietan lizentziaduna. Pablo de Olavide Unibertsitatea (2010ean amaitua).
Hizkuntzak
Euskara: A1 ikasten.
Ingelesa, idatziz eta ahoz: oinarrizko maila.
Prestakuntza osagarria
Enplegurako gizarte-berrikuntza agente ikastaroa. Santa María la Real Fundazioa.
Prestakuntza espezializatua komunikazio politikoan eta politika-marketinean.
Emakumeak eta lan-munduratzea berdintasunean (Universem programa, 2010). Antolatzaileak: Pablo de Olavide Unibertsitateko Gizarte Parte-hartze Errektoreordetzaren Berdintasun Bulegoa, Andaluziako Juntako Berdintasun eta Gizarte Ongizate Kontseilaritza eta Europako Gizarte Funtsa.
Ekintza politikoa efikaziaz antolatu eta kudeatzeari buruzko lineako ikastaroa. Helburuen araberako plangintza estrategikoa eta zuzendaritza parte-hartzailea, Jaime Vera Fundazioaren eskutik.
Princesa de Girona Fundazioaren «Apadrinando el talento» mentorizazio-programan parte hartu zuen.
Ibilbide profesional eta/edo politikoa
PSE-EEren zinegotzia Basauriko Udalean, 2018ko abendutik aurrera. 2019ko uztailetik, Hezkuntza, Osasun eta Kontsumo atalen arduraduna, Tokiko Gobernu Batzarrean.
Analista eta komunikazio politiko eta estrategikoko aholkularia: hauteskunde-analisien eta talde-dinamizazioen alorrak garatzea, eta irudiari eta komunikazioari buruzko aholkularitza ematea. Datu-analisia. Programak prestatzea. Sare Sozialak. Administrazio-lanak. 2007-gaur egun.
Dendaria: lanpostuaren berezko eginkizunak. Denda antolatzea; salmenta-puntuko publizitatea aldatzea, bezeroari arreta eta aholkularitza ematea, kutxako kontaketa egitea, inbentarioa. Eskuratutako gaitasunak: erantzukizuna, lantaldean aritzea, entzute aktiboa, ordena. 2008-2016.
Lan komertziala, zenbait sektoretan. Aholkularitza eta enpresaren produktuak saltzea. Bezeroei arreta ematea eta ezbeharrei lotutako izapideak. Eskuratutako gaitasunak: lan autonomoa, erantzukizuna, gaitasun sozialak. 2010-2014.
Basauriko PSE-EEren Udal Taldearen antolakuntza idazkaria.