Skip to main content

Sakramentu txit Santuaren Aita Aureliano Beneragarria (1887-1963)

padrecas

1887ko ekainaren 27an jaio zen Basauriko San Migelen. Hamabost urterekin karmeldar oinutsen komentura joan zen. Nobiziatua egin ondoren, Sakramentu txit Santuaren Aureliano izena hartu zuen, zeren eta bere jatorrizko izena Pedro Landeta Azkueta baitzen. Filosofia eta Teologia Burgosen, Gasteizen eta Bilbon ikasi zituen, eta 23 urte zituela apaiz ordenatua izan zen Iruñean. Hiru urte geroago Indiara bidalia izan zen, Malabarreko Seminarioan apaizgaien prestakuntzan lagun zezan. Indiara, 1912ko urriaren 5ean iritsi zen.

Misiolari izan zen Indian 51 urtez, eta inoiz ez zen bere jaioterrira itzuli. Urte luzez, Apaizen Elkarte Eukaristikoaren Zuzendaria izan zen, erakunde horrek 1928 urtean mila apaiz zituen, eta 1945 urtean berriz, hiru mila izatera pasa zen, Goako (1931) eta Madraseko (1937) Kongresu Eukaristikoak antolatu zituen, Alwayeko Seminario Handiko Errektorea, Karmeldar Misioen Bisitatzailea, artikulu asko eta hiru liburu utzi zituen idatzita espiritualtasunari buruz.

1963ko azaroaren 16an hil zen. 1999ko martxoaren 26an Joan Paulo II.ak Beneragarri izendatu zuen.

Irudia
p_aureliano_landeta
Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram