Skip to main content

ORDENANTZA - Basauriko Berdegune, Lorezaintza eta Hiri zuhaiztien Babesari eta Kudeaketa

Indarraldiaren hasiera 2022, Abuztua, 17
Jarduketa esparrua
Ingurugiroa
Edukiaren kategoriak

Basauriko berdegune, lorezaintza eta hiri-zuhaiztien babesari eta kudeaketari
buruzko udal-ordenantzaren alegazioen ebazpena eta behin betiko onespena.

Basauriko Udalbatzak, 2021eko abenduaren 29an egindako ohiko bilkuran, aho batez erabaki zuen, besteak beste, hasiera batean onartzea Basauriko Berdegune, Lorezaintza eta Hiri zuhaiztien Babesari eta Kudeaketari buruzko Udal Ordenantza. Onarpen hori argitaratu zen 2022ko urtarrilaren 28ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (19. zenbakia) eta 2022ko apirilaren 19ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (73. zenbakia).

2022ko martxoaren 11n eta martxoaren 13an, J.J.D.J., G.E.S. eta U.S.L. jaunek alegazioak
aurkeztu zizkioten testuari, eta aztertu egin ziren.

Basauriko Udalbatzak, 2022ko ekainaren 30ean egindako ohiko bilkuran, aho batez erabaki zuen aurkeztutako alegazioak partzialki onestea eta Basauriko Berdegune, Lorezaintza eta Hiri-zuhaiztien Babesari eta Kudeaketari buruzko Ordenantza behin betiko onartzea.

2022ko abuztuaren 6ko Bizkaiko Aldizkari Ofiziala (155 zk.)

Fitxategi
Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram