Skip to main content

Herritarren parte hartzea ohiko osoko bilkuretan

Argitalpen data
Edukiaren kategoriak
Participación vecinal en plenos ordinarios

Herritarrek ohiko osoko bilkuretan parte hartzeari dagokionez -eguneko gai-zerrenda amaitu eta gero, eskaera eta galderen txandan-, gogora ekarri nahi dugu gai hori Gardentasunari, Gobernu Irekiari eta Herritarren parte-hartzeari buruzko indarreko Araudiaren 36. Artikuluan jasota dagoela. Artikulu horrek zera dio:

36. artikulua.- Eskaerak eta galderak egiteko eskubidea.

1.    Herritarrek, elkarteek eta udal erakundeek, era berean, eskaera eta galderak egin ahal izango dizkiete Udalaren gobernu organoei. Eskaera eta galdera horiek Udal Araudi Organikoaren 71. artikuluko 6. eta 7. zenbakietan ezarritako helburua izango dute, oro har.

2.    Auzo-ekimeneko eskaera eta galderak Udalbatzaren Erregistro Nagusian aurkeztutako idazki bitartez aurkeztuko dira beti. Ahoz ere egin ahalko dira, Alkatetzak eskatuta; kasu horretan, Alkatetzak berak ebatziko du eskaera onargarria den ala ez, tratatzeko ordena zein den, hartzailea nor den eta zein erantzun emango zaion.

3.    Idatziz egindako eskaerak eta galderak hurrengo osoko bilkuran aztertuko dira, gutxienez osoko bilkura hori baino zazpi astegun lehenago aurkeztu badira. Bilera egiteko zazpi astegun baino gutxiago falta direla aurkeztu balitz, eskaera edo galdera osoko bilkuraren horren hurrengo bileran edo hurrengoan aztertzea erabaki ahal izango du Alkatetzak. Hala eta guztiz ere, Alkatetzak, Bozeramaileen Batzarrari entzun ondoren eta arrazoitutako ebazpen bitartez, auzo-ekimeneko eskaera edo galderaren bat ez onartzeko aukera izango du.

4.    Ez dira onartuko eskaera edo galdera pertsonalak, errespetugabeak edo talde politiko zehatzei egindakoak.

5.    Eskaera edo galdera idatziz egin duenak osoko bilkuran entzuna izateko eskubidea izango du. Eskubide hori eraginkorra izan dadin, entzunaldia emateko eskatu beharko dio Alkatetzari, bilera hasi baino lehen, eta Alkatetzak bidegabe jotako arrazoiren bat badago bakarrik ukatu ahal izango zaio. Baimena emanez gero, eskaera edo galdera egin duenak bere iritzia azalduko du alkateak adierazitako denboran, dagokion eztabaida egin aurretik. Eztabaidan, egotekotan, Udalbatzako kideek baino ezin izango dute parte hartu eta, beraz, bertaratutako ikus-entzuleek eta eskaera edo galdera egin duen pertsonak ezin izango dute hitz egin, osoko bilkuraren funtzionamenduari buruzko arau orokorrak aplikatuta.

6.    Auzo-eskaerari buruzko eztabaida egin ahal izango da osoko bilkuran, baina eztabaida horretatik ez da nahitaez erabaki bat irten beharko; beraz, baliteke osoko bilkurak jakinaren gainean dagoela edo eskaera jasotzat duela baino ez adieraztea.

7.    Auzo-ekimenaren ondoriozko galderei hartzaileak erantzungo die. Hartzailea alkatea izan ez arren, alkateak berak ere erantzun ahal izango die.

Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram